Albisteak

2010eko moda

Udaberriko tendentzia: moda militarra

Luzia Zugadi

Oinetakoetan, osagarrietan nahiz arropetan ikusiko da estilo militarra. Sarritan, kolore beltzarekin, beixarekin eta zuriarekin konbinatuko da militar jantzietan nagusitzen den kaki kolorea.

Badira denboraldi batetik bestera errepikatzen diren tendentziak, militar jantzien moda adibidez. 2010eko udaberrian estilo honetako jantzi eta osagarriak ikusiko dira berriro.

Beharbada jantzi militarren artean nabarmenenak jaka militarrak izango dira. Neguko beroki militarren estiloa mantenduko dute eta, nola ez, kaki kolorekoak nagusituko dira. Horietako asko gerrikoarekin eramateko modukoak izango dira.

Baina, jakek ez ezik, oinetakoek ere tendentzia hau jarraituko dute. Militarrek erabilitako botak eta udari begira, mota honetako sandaliak ikusiko dira.

Osagarriei dagokienez, hegazkinlarien betaurrekoak eramango dira eta poltsak oso handiak izango dira. Kolore beltza, zuria eta beixa nahastuko dute poltsek.

Halere, komeni da goitik behera militar itxurarekin ez janztea. Hau da, nahikoa da estilo honetako osagarri edota arroparen bat eramatearekin.