Albisteak

Atsedenaldiaren ostean

Kaiser Chiefs taldea disko berria prestatzen hasi da

Garazi Urdanpilleta

Talde britainiarreko kantariak esan du "aspertzeko beharra" izan dutela kantu berriak idazten hasteko nahia pizteko. Oraindik ez dakite noiz kaleratuko duten lan berria.

Kaiser Chiefs taldea disko berria prestatzen hasi da. Ricky Wilson kantariak esan duenez,&' || 'nbsp;"aspertzeko beharra" zeukaten kantu berriak idazten hasteko nahia pizteko eta "pare bat hilabetez lanik egin gabe egon ostean, berriz aspertuta" eta lanean hasteko gogoz daude Leedseko mutilak. Iaz euren hirian emandako kontzertuaren ostean hartu zuten atsedenaldia hartzeko erabakia eta, orain, Off With Their Heads (2009) lanari lekukoa hartuko dion diskoa prestatzen hasi dira.

"Benetan aspertzen zarenean hasten zara jaiki eta zerbait egiten hasteko beharraz ohartzen", esan du Ricky Wilsonek. Kantari britainiarrak esan du taldeko bateria Nick Hodgsonekin ari dela material berria grabatzen eta "sormenez gainezka" omen daude. "Nik email bidez bidaltzen dizkiot hitzak (Hodgsoni) eta hark CDak igortzen dizkit bueltan", esan du kantariak. Oraindik ez dakite material berria noiz edukiko duten argitaratzeko prest.