Albisteak

Musika agenda

Kontzertu gutxi Inauterietako asteburuan

Luzia Zugadi

Bizkaia aldean izango dira kontzertu gehienak. El mentón de Fogarty, Sexty Sexers, The Dirty Pink Ladies eta The Australian Pink Floyd arituko dira, besteak beste, gurean.

Mozorroek protagonismoa kenduko diote musikari asteburu honetan. Euskal Herrian, inoiz baino kontzertu gutxiago izango dira, dena den, ez da jai girorik faltako.

Bizkaiko hiriburuari dagokionez, esan beharra dago, Arenalean Menton de Fogarty taldeak doako kontzertua emango duela, 21:30ean eta Plentzian Zodiacsek joko duela.

Horrez gain, Elorrion Sexty Sexers eta The Dirty Pink Ladies egongo dira eta The Bon Scott Band, Okasientes eta Midnight Road taldeek Amorebieta-Etxanoko Idaba aretoa bisitauko dute.

Astelehena

Asteburuko ajea kentzeko eta asteari behar bezalako ongi etorria emateko, Pink Floyd taldea maite dutenek Euskaldun Jauregian dute hitzordua. 20:00ak inguruan The Australian Pink Floyd talde ezagunak bertsio ezin hobeak egingo ditu bertan.