2010/02/17

09:24

Albisteak

Musika Britainiarraren sariak

Lady Gaga nagusitu da Brit sarien 30. urteurrenean

Lilly Allen ere saritu dute bart Londresko Earls Courten, bakarlari britainiar onenaren saria eskuratu baitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lady Gaga izan da Brit Awards sarietako protagonista nagusia, hiru garaikur eskuratu baititu artista estatubatuarrak. Musika britainiarraren sari nagusien 30. edizioa bart egin da Londresko Eral''s Courten.&' || 'nbsp;

Lady Gaga hasieratik gelditu zen nabarmen sari-banaketan, soineko, maskara eta ile-orde erraldoi zuriak jantzita iritsi baitzen. Ondoren, baina, agertoki gainera gehien igo zen artista izan zelako nabarmendu zen. Nazioarteko disko onenaren saria eskuratu zuen The Fame diskoagatik, nazioarteko musika emanaldi apurtzaileenaren garaikurra eta nazioarteko emakume bakarlari onenaren saria irabazi zituen New Yorkeko artistak eta Lily Alleni, Pixie Lotti eta Florence &' || 'amp; The Machineri gailendu zitzaien, horiek ere baitzeuden izendatuta kategoria horietan.

Lady Gagaz gain, eta sari-banaketako faboritoen laukote horretatik, Lily&' || 'nbsp;Allen igo zen Earls Courteko agertoki gainera sari bat jasotzera, bakarlari britainair onenaren garaikurra eskuratu baitzuen.

Dizzee Rascalek lortu du gizonezko kantari onenaren saria eta "bazen garaia" esan du garaikurra jasotzean. Calvin Harris, Mika, Paolo Nutini eta Robbie Williams zeuden sari horretarako izendatuta rapero gaztearekin batera.

Brit Awards sarien 30. urteurrenerako, bi kategoria berezi sortu zituzten. Lehenarekin, azken hiru hamarkadetako emanaldi onena saritu nahi izan dute eta Spice Girls boskoteari eman diote, 1997ko "Wanabe/Who do you think you are" abestiagatik. Bigarren sari berezia azken 30 urteetako diskorik onena saritzeko eman diote Oasis taldeari, (What'''' the story) Morning Glory diskoagatik. Liam Gallagherrek bere estiloari eutsi dio eta saria jasotzera oholtzara igo denean eskerrak emateko eman dioten mikrofonoa jende artera bota du.

Robbie Williamsi eman diote ibilbide profesional osoa saritzeko garaikurra. Sari-banaketara iritsi eta berehala, gaueko zalantza handienetako bat argitu zuen, gau horretan Take Thatekin berriz ez zuela abestuko azpimarratu baitzuen.

Hauxe izan da irabazleen zerrenda:

Gizonezko bakarlari britainiar onena: Dizzee Rascal
Emakumezko bakarlari britainiar onena: Lily Allen
Artista Britainiar berri Onena: JLS
Talde Britainiar Onena: Kasabian
Disko Britainiar Onena: Florence And The Machinenen Lungs
Single Briatiniar Onena: JLSren "Beat Again"

Nazioarteko Gizonezko Artista Onena: Jay-Z
Nazioarteko Emakumezko Artista Onena: Lady Gaga
Nazioarteko Artista Berri Onena: Lady Gaga
Nazioarteko disko onena: Lady Gagaren The Fame

Sari bereziak:

Kritikaren Saria: Ellie Goulding
Azken 30 urteetako Disko Onena: Oasisen What''s The Story (Morning Glory)
Azken 30 urteetako Emanaldi onena: Spice Girls, "Wannabe"/"Who Do You Think You Are"
Musikari egindako ekarpenagatik ematen den sari berezia: Robbie Williams

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;