Albisteak

Musika, Kafe Antzokian

Bilbok hainbat kontzertu hartuko ditu, ACB Kopa dela eta

Luzia Zugadi

Ostegunetik igandera bitartean, Betagarri, Akatz, Los Coronas, The Nu Niles, La habitacion roja, DePedro, Chaco Brodas eta Tote King taldeek joko dute Kafe Antzokian.

Otsailaren 18tik 21era bitartean ACB Kopako saskibaloi partiduak jokatuko dira Bilbon eta kirolaz ez ezik, musikaz gozatzeko aukera paregabea egongo da egun horietan Bizkaiko hiriburuan.

Hain zuzen ere, bihartik igandera bitartean San Miguel Copa Music ekimena hartuko du Kafe Antzokiak eta hainbat kontzertu egongo dira bertan.

Egitaraua

Ostegunean, otsailaren 18an, Betagarrik eta Akatzek joko dute, 23:30etik aurrera, eta ostiralean Los Coronas talde madrildarra eta Badalonako The Nu Niles hirukotea arituko dira.

Astebururako beste lau kontzertu antolatu dituzte. Larunbatean, La habitacion roja eta DePedroren zuzenekoak hartuko ditu Bilboko Kafe Antzokiak eta igandean, 21:30ean, Chacho Brodas eta Tote King izango dira han.