Albisteak

Modako bikotea

Shakira eta Nadal, elkarrekin?

Luzia Zugadi

Tenisean jolasten erakustearen truke, dantza egiten irakatsi omen dio abeslari kolonbiarrak tenislari espainiarrari. "Gypsy" bideoklip berrian elkarrekin azaltzen dira Nadal eta Shakira.

Shakira abeslari kolonbiarrak eta Rafa Nada tenislari espainiarrak bideoklip bat grabatu dute elkarrekin. Oraindik bideoa ikusgai ez dagoen arren, dagoeneko argitaratu dituzte udaberriko modako bikotea izango denaren irudi batzuk.

Shakirak Bartzelonan grabatu du She Wolf diskoko "Gypsy" bideoklip berria eta bertan bere alderik probokatzaileena erakutsi du. Gainera, aipatu bezala, bere abesti berri honen irudiak Rafa Nadal tenis-jokalariarekin grabatu ditu.

Lehen irudiek bikote artistiko honen konplizitatea erakusten dute.