Albisteak

Itzulera

The Cranberries taldeak zuzeneko lana kaleratuko du

Garazi Urdanpilleta

Bualadh Bos martxoaren 2an kaleratuko du berriz elkartu berri den talde irlandarrak. Martxoan gugandik gertu hainbat hitzordu dituzte zuzenean: Bordelen, Tolosan (Fr), Madrilen eta Bartzelonan.

The Cranberries taldea berriz elkartu da eta zuzenean grabatutako disko bat kaleratuko dute martxoaren 2an: Bualadh Bos. 1994. eta 1998. urteen artean munduko hainbat hiritan zuzenean grabatutako abestiz osatuta egongo da lana, besteak beste, Los Angelesen (AEB), Michiganen (AEB), Toronton (Kanada), Oslon (Norvegia) eta Tipperaryn (Irlanda). Taldearen arrakasta handienak topatuko ditugu bertan, esaterako, "Zombie", "Dreams", "Ridiculous Thoughts", "Free To Decide" eta "Linger".

Bestalde, The Cranberris talde irlandarrak zuzenekoak ematen jarraitzen du. Ameriketan egunotan zeuzkaten kontzertuak bertan behera utzi badituzte ere (Dolores O''Riordan kantaria gaixo dagoelako), martxoan Europa aldean dauzkaten hitzorduek bere horretan jarraitzen dute. Euskal&' || 'nbsp;Herrira ez badatoz ere, gure inguruan hainbat emanaldi dauzkate: martxoaren 7an Bordelen, 8an Tolosan (Frantzia), martxoaren 12an Madrilen (Vistalegre) eta 13an Badalonan (Pavello Olimpic).