Albisteak

AEBetan

Beyonce izan da aurreko hamarkadako salmenten erregina

Garazi Urdanpilleta

Recording Industry Association of Americak esan duenez, 2000. eta 2009. urteen artean, Urrezko eta Platinozko 64 ziurtagiri jaso ditu, disko, kantu, bideo, telefono-melodia eta deskarga legalengatik.

Beyonce izan da azken hamarkadako salmenten erregina. Ameriketako Grabazioen Industriaren Elkarteak (Recording Industry Association of America) jakinarazi duenez, 2000 eta 2009 urteen artean musikarik gehien saldu duen artista izan da. Haren atzetik gelditu dira Michael Jackson eta The Eagles taldea.

Kantari estatubatuarrak, 2000. eta 2009. urteen artean, Urrezko eta Platinozko 64 ziurtagiri jaso ditu saldu dituen diskoengatik. kantuengatik, bideoengatik, telefono-melodiengatik eta Interneteko deskarga legalengatik.&' || 'nbsp;

Beyonceren atzetik, The Eagles talde kaliforniarra gelditu zen, 48 ziurtagiri izan baitzituen eta 3. lekuan Michael Jackson Poparen Errege zendu berria dago, 44 ziurtagirirekin.

Kategoriak kontuan hartuta, Taylor Swiftek gainditu zuen Beyonce webgunetik abesti gehien saldu duen emakumezko artisten atalean eta Britney&' || 'nbsp;Spearsek, berriz, diskoengatik ziurtagiri gehien izan duen emakumea izan da.

Kanye West raperoa izan da abesti gehien saldu zituen gizonezkoa eta, taldeei dagokienez, Linkin Parkentzat izan da lehen postua.&' || 'nbsp;