Albisteak

Estreinaldia

Bob Dylani buruzko 'I'm Not There' filma, zinema-aretoetan

Garazi Urdanpilleta

Christian Bale, Heath Ledger, Charlotte Gainsbourg, Cate Blanchett, Marcus Carl Franklin eta Ben Wishaw aktoreak artista estatubatuarraren azalean jarri dira bere bizitzaren sei alde erakusteko.

Zinema-aretoetara iritsi da I''m not there, Bob Dylanen bizitza laburbilduko digun bidaia zinematografikoa. Sei aktore jarri dira kantautore handiaren azalean eta bakoitzak bere aldeetako bat erakutsiko digu: poeta, izarra, kristau birsortua eta rock&' || 'amp;rollaren martiria...Arthur (Ben Wishaw) poeta arnegaria da eta 1965eko Dylanen elkarrizketa ezagunetatik hartutako htzekin erantzungo du. Woody (Marcus Carl Franklin) bere burua trobalaritzat daukan 11 urteko imitatzailea da. Jack (Christian Bale) Dylan bera da 60ko hamarkada hasierako folk jaialdi batean. Robbie (Heath Ledger) Clarierekin (Chalotte Gainsbourg) harreman gorabeheratsua daukan New Yorkeko aktorea da. Judek (Cate Blanchett) krisi existentziala izango du John artzaina bere bizitzan agertzean.

I''m not there filmari esker, Kate Blanchettek 2. Mailako Emakumezko Aktore Onenaren urrezko Globoa eskuratu zuen eta, kategoria berean Oscarretan, BAFTA&' || 'nbsp;sarietan eta AEBetako&' || 'nbsp;Aktoreen Sindikatuaren sarietan izendatuta egon zen.

Jada ikusgai da zinema-aretoetan.