Albisteak
Euskal moda Madrilen
Ion Fiz bilbotarraren diseinuek, Cibeles ibiltokia hartuko dute
Luzia Zugadi
Otsailaren 23an bere bilduma berria aurkeztuko du diseinatzaile honek Madrilen eta paperez egindako goi mailako joskintzako soineko bat erakutsiko du bertan.
Ion Fiz diseinatzaile euskaldunak bere diseinu berrienak aurkeztuko ditu Cibeles Madrid Fashion Week ibiltokian datorren otsailaren 23an.
Bilbotar honek estetikaren bidez euren izaera pertsonala adierazteko gai diren emakumeetan inspiratuta diseinatu du "My Way" bilduma. Ildo horretan, jantzirik berrienak erakutsiko ditu Madrilen datorren asteartean eta gainera, paperarekin egindako goi mailako joskintzako soineko bat aurkeztuko du bertan.
Cibelesetik pasatu ostean, aipatutako soinekoa, Gueñeseko paperezko jantzien museoan egongo da ikusgai. Teknika ezberdinak nahasten ditu soineko honek eta paper mota ezberdinekin dago egina: zetazko paperarekin, pinotxo paperarekin eta holografiakoarekin, besteak beste.