Albisteak
Teknologia
Mugikor honen bateria hilean behin kargatzen da
Luzia Zugadi
Gainera, bi ordu baino ez dira behar bateria osorik birkargatzeko. Apirilean iritsiko da Euskal Herriko dendetara eta 100 euro inguru balio du.
Samsung E2370 sakelako telefono berriak beste edozein mugikorrek baino bateria iraunkorragoa du. Erabilera “normala” eginez gero, hilabete inguru irauten du telefono honen bateriak eta erabili gabe piztuta edukita, 62 egunera arte iraun dezake.
Apirilean iritsiko da Euskal Herrira Samsung E2370 telefonoa. 100 euro inguru balio du eta 1,77 hazbeteko pantaila dauka. Oro har, aparatu sinplea da eta, batez ere, bateria kargatzerako orduan arazoak izan ditzaketen pertsonei zuzenduta dago.
Argazki kamera, irratia, MP3 irakurgailua, Bluetootha eta microSD txartelentzako sarrera dauzka. Halere, ez du Interneterako sarbiderik.