Albisteak

Zurrumurruak baieztatu dira

La 5ª Estacion taldeak agur esango du behin betiko

Garazi Urdanpilleta

Hirukote gisa hasi eta bikote moduan disko bat argitaratu ondoren, Natalia Jimenezek eta Angel Reyerok euren bakarkako bideari helduko diote, bakoitzak bere aldetik.

Aspaldian zebiltzan musikaren munduan La 5ª Estacion talde madrildarra banandu egingo zela zioten zurrumurruak eta, azkenean, albistea baieztatu egin dute. Hirukote gisa hasi zen taldea eta hirukote gisa lortu zituzten euren arrrakasta handienak. Baina SIn Frenos azken lana kaleratu baino apur bat lehenago, Pablo Dominguezek taldea utzi zuen. Baina bikote horrek ez dio gehiago helduko taldearen funtsari.

Bikote gisa aurkeztu zigun La 5ª Estacion taldeak estudioko azken lana, benetan azkena izango zela jakin gabe. Baina, orain, taldearekin jarraitzeko erabakia hartu zuten&' || 'nbsp;Natalia Jimenezek eta Angel Reyerok elkarrekin egindako bidea eteteko erabakia hartu dute. Nataliak bakarkako diskoa kaleratzeko lanean hasteko asmoa dauka. Angelek ere musikaren munduan jarraitu nahi du, baina beste era batera, musika konposatzen eta ekoizpen lanetan arituko da musikaria aurrerantzean.