Albisteak

Tendentziak

Etengabe bere zapatila-bildumak berritzen ari da Converse

Luzia Zugadi

Bi modelo atera ditu oraingoan kirol-marka ezagun honek: larruzko oinetakoak eta telazkoak.

Conversek ez du atsedenik hartzen eta uneoro bere zapatilen bildumak berritzen ditu kirol-marka ezagun honek. Oraingoan, Converse Chuck Taylor All Star Slim zapatilak merkaturatu ditu.

Aspaldi ezagunak diren Chuck Taylor All Star oinetakoen oso antzekoa da modelo hau, baina, zola askoz ere finagoa dauka. Gainera, egungo modara egokituta daude, erosoak dira eta egunero erabiltzeko moduko zapatilak dira.

Bi modelo daude: lonazko tela dutenak eta larruzkoak. Bigarren hauek dotoreagoak dira eta, batez ere, jantzi dotoreei kirol ukitu bat emateko daude pentsatuta.

Tamainari dagokionez, bota itxurakoak eta zapatila modukoak daude.