Albisteak
Teknologia-Bideojokoak
Bideo-jokoen urrutiko aginte unibertsala atera nahi du Sonyk
Luzia Zugadi
Hain zuzen ere, bideo-kontsola guztiak kontrolatzeko balio duen ukipen-pantaila bat merkaturatu nahi du enpresa honek.
Sonyk bideo-jokoentzako urrutiko aginte unibertsala merkaturatu nahi du. Horrekin bideo-kontsola guztien aginteak aparatu bakarrean bildu nahi ditu.
Hain zuzen ere, bideo-kontsolak ukipen-pantaila baten bidez kontrolatu nahiko lituzke teknologia enpresa erraldoi honek. Izan ere, gaur egun etxe askotan bideo-kontsola bat baino gehiago dagoenez, aginte eta kable ugari pilatzen dira.
Ildo horretan, aspaldiko makinekin zein azken teknologiei egokitutako aparatuekin erabiltzeko moduko urrutiko aginte baten patentea aurkeztu du Sonyk.