Albisteak

Estudiora itzulera

Kerobiak trilogiaren hirugarren zatia grabatzeari ekin dio

Garazi Urdanpilleta

Talde iruindarra Berrizko Lorentzo Records estudioetan sartu da eta, gutxi gorabehera, ordu erdiko diskoa grabatuko du. Maiatzean izango da kalean.

Kerobiak trilogiaren hirugarren zatia grabatzeari ekin dio. Berrizko Lorentzo Records estudioetan sartu da talde iruindarra, gutxi gorabehera, ordu erdiko diskoa grabatzeko asmotan. 2008an hasi zuten trilogiaren azken urratsa egingo dute lan berriarekin eta Materia Organikoa eta gainerakoak (2008) eta Papera eta kartoia (2009) diskoen lekukoa hartzera etorriko da kantu sorta berria. Maiatzean izango da kalean.

Kerobiako kideek euren blogean idatzi dutenez, itxura ona hartu du trilogiaren hirugarren zatiak. denbora luzea daramate kantuak prestatzen, konponketak egiten, aurretiazko grabazioak egiten... Orain, egiaren ordua heldu zaie: "maiatzera bitartean, abesti horiek orain arte landu ditugun bezala islatuko ditugu".

Diskoa kaleratu ostean, taula gainera itzuliko da laukotea, maiatzean edo ekainean, alegia. Ordura arte, grabazioari buruzko xehetasunak, argazkiak eta bideoak zintzilikatuko dituzte blogean eta martxoan, berriz,&' || 'nbsp;Papera eta kartoia laneko bideoklip berria zintzilikatuko dute webgunean.