Albisteak
Atzerapena
Los Planetas taldearen lan berria apirilaren 13an izango da kalean
Garazi Urdanpilleta
Talde granadarraren disko berria El libro del universo izenburupean argitaratuko zela iragarri zuten eta, azkenean, Opera Egipcia izango da. Argitalpen data ere aldatu egin dute.
Los Planetas taldearen disko berriari dagokionez, aldaketak etengabeak dira. Hasieran talde granadarraren disko berria El libro del universo izenburupean argitaratuko zela iragarri bazuten ere, azkenean, izena aldatu diote 8. lanari eta Opera Egipcia izango da lana. Sony diskoetxeko iturriek adierazi zuten martxoaren 9an jarriko dutela salgai granadarren lan berria baina atzeratu egin da eta, azkenean, apirilaren 13an jarriko dute salgai.
Opera Egipcia "taldearen 18 urteko ibilbideko lan garrantzitsuenetako bat" izango dela iragarri dute eta 12 kantu berri bilduko dituzte bertan. La Bien&' || 'nbsp;Queridaren eta Enrique Morenteren kolaborazioa izan dute diskoko kantuak osatzerako orduan.&' || 'nbsp;
La Leyende del Espacio (2007) lanaren lekukoa hartzera dator Los Planetas lana.