Albisteak

Hitzordu garrantzitsua

Rufus Wainwright Bilbon arituko da zuzenean maiatzaren 9an

Garazi Urdanpilleta

Euskalduna Jauregian izango da zuzenekoa. Kontzerturako sarrerak martxoaren 3an jarriko dituzte salgai Ticketmaster sarean.

Rufus Wainwright Bilbora dator. Musikari estatubatuar handiak All Days Are Nights: Songs for Lulu diskoko kantuak aurkeztuko ditu zuzenean Euskalduna Jauregian maiatzaren 9an, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Ateak 20:00etan zabalduko dituzte eta 20:00etan artista gonbidatu bat arituko da taula gainean, baina ez dute iragarri nork egingo dituen Wainwrighten atariko lanak.

Kontzertu horretarako sarrerak martxoaren 3an, asteazkena, jarriko dituzte salgai 40, 45 eta 52 euroren truke Ticketmaster sarean (webgunea, 902 15 00 25, Fnac, Carrefour, Halcón Viajes, Power Records).&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

Rufus Wainwright Loudon Wainwright III eta Kate McGarrigle folk musikarien semea da. New Yorken jaio zen baina bere gurasoak banandu zirenean, Montrealera Kanada) joan zen bizitzera. 6 urterekin ekin zion pianoa jotzeari eta 13 urterekin bere amarekin, izebarekin eta arreba Martha Wainwrightekin birak egiten zituen. Edith Piaf, Al Johnson eta Judy Garlanden mireslea da eta bere musikan eragin liriko grabiak daude, operatik hasi eta "chanson" frantziarrera.