Albisteak

Apirilean

We Are Standarden diskoa Britainia Handian kaleratuko dute

Garazi Urdanpilleta

Apirilaren 26an kaleratuko du bertan talde getxoztarrak We Are Standard lana. Baina, lehenago, apirilaren 5ean, The Last Time singlea argitaratuko dute han.

We Are Standarden diskoa Britainia Handian argitaratuko dute. Taldearen izen bereko lana apirilaren 26an iritsiko da Erresuma Batura baina, aste batzuk lehenago, apirilaren 5ean The Last Time singlea jarriko dute bertan salgai.

We Are Standard lana Londresen grabatu zuen taldeak eta Andy Gill (Gang Of Four) izan zuten ekoizlea. Bertan, gainera, Arthur Baker-ek (New Order, Afrika Bambaataa) egindako birnahasketa bat bildu zuten.

Talde getxoztarrak, bitartean, agertokiak astintzen jarraitzen du. Datozen asteetan Cadizen, Bartzelonan, Gijonen, Badajozen, Toledon, Murtzian eta Leonen dituzte hitzorduak. Euskal Herrian bakarra daukate hitzartuta, oraingoz behintzat: apirilaren 23an&' || 'nbsp;Oñatin.