Albisteak
Proiektu paraleloa
Thom Yorkek sortu duen super-taldeak badu izena: Atoms for Peace
Garazi Urdanpilleta
Radiohead taldeko kantaria, Red Hot Chili Pepperseko Flea, Joey Waronker (Becken bateria), Nigel Godrich ekoizlea eta Mauro Refosco (Forro in the Dark taldeko perkusionista) bildu dira talde berrian.
Thom Yorkek, Radiohead taldeko kantari eta liderrak, sorturiko super-taldeak badu izena: Atoms for Peace. Atoms for Peace izena Thom Yorkek bakarka atera zuen the Eraser (2006) diskotik atera du. Musikari ingelesak Red Hot Chili Pepperseko Flea, Joey Waronker (Becken bateria), Nigel Godrich ekoizlea eta Mauro Refosco (Forro in the Dark taldeko perkusionista) bildu ditu talde berrian.
Talde paraleloak zortzi kontzertuko bira egingo du AEBetan eta, gainera, Coachellako jaialdian hartuko du parte.&' || 'nbsp; Birari apirilaren 5ean ekingo diote New Yorken eta, ondoren, Bostonen, Chicagon, Oaklanden eta Santa Barbaran joko dute. Atoms for Peacek Los Angelesen eman zuen lehen kontzertua urrian.