Albisteak
Tendentziak
Armanik diseinatuko ditu Lady Gagaren hurrengo birako jantziak
Luzia Zugadi
Alexander McQueen diseinatzailearen heriotzaren ostean, italiar honen aldeko apustua egin du abeslari polemiko honek.
Arraroa bada ere Giorgio Armani diseinatzaile ospetsua arduratuko da Lady Gaga abeslariaren hurrengo kontzertu-birako jantziak diseinatzeaz.
Dirudienez, Alexander McQueen diseinatzailearen heriotzaren ostean, italiar honen aldeko apustua egin du abeslari polemiko honek.
Horrela bada, “Monster Ball” biran sorbaldak nabarmentzen dituzten soineko futuristekin, lentejuelaz betetako kamisetekin eta eguzkitako betaurreko deigarriekin ikusiko dugu Lady Gaga.
Ez da lehenengo aldia Gagak Armaniren diseinuak janzten dituena. Grammy sarietan adibidez, diseinatzaile honengana jo zuen kantari estatubatuarrak.