25 urte

25 urte

25 urte

Diseinu-lehiaketa

Nola bozkatu?

Erredakzioa

Bozketa faseari ekin diogu 25. urtemugako diseinuen lehiaketan. Martxoaren 5etik 11ra izango duzue botoa emateko aukera.

Gaztearen 25. urteurreneko diseinu lehiaketako bozketa fasea abian da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak, eta zuen txanda da orain.

Oso erraza da. Honako urrats hauei jarraitu besterik ez duzue egin behar:

1. Sartu Gaztea 25 urteren webgune berezian eta aukeratu gehien gustatzen zaizun irudia, epaimahaiak hautaturiko diseinuen artean. Ondoren, zure datuak sartu formularioan.

2. Jarraian, segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak bete.

3. Prozesua amaitzeko, mezua jasoko duzu zure helbide elektronikoan, esteka batekin. Zure botoa baieztatu behar duzu, esteka horren gainean klik eginda.

Martxoaren 11ra arte duzue epea. Bozketa fasea amaitu ondoren, 'Dida' saioan iragarriko dute saria norentzat den.