Azkena Rock

Ekainaren 28an eta 29an

The Black Crowes eta Smashing Pumpkins, Azkena Rock jaialdian

L.Z.

Gov’t Mule, Rocket From The Crypt, Modest Morse, Alberta Cross, M-Clan eta The Sword ere arituko dira ekainaren 28an eta 29an Gasteizen egingo den jaialdian.

318
The Black Crowes: ''Remedy''

The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins izango dira Azkena Rock Festival jaialdiko kartelburuak.

Bi urtez agertokietatik kanpo egon ostean, The Black Crowsek 2013an egingo duen mundu mailako birako kontzertuetako batzuk iragarri ditu duela gutxi. Besteak beste, Londresen, Glasgown, New Yorken, Washingtonen eta Bostonen arituko dira. Aurreikusitakoaren arabera, bira bi zatitan banatuko dute, eta maiatzaren 17tik aurrera eskainiko dituzten zuzenekoen artean Gasteizkoa nabarmendu behar da. Izan ere, Espainiako Estatuan emango duten kontzertu bakarra izango da.

Martxoaren 19an helduko da The Black Crowesen Wiser For The Time zuzeneko diskoa. 2010ean New Yorken eskainitako bost emanaldietako irudiak jaso dituzte bertan. Birara taldekide berri batekin iritsiko talde estatubatuarra, Jackie Greene (ahotsa eta gitarra) batuko baita taldera.

Bestalde, The Smashing Pumpkins 80eko hamarkadan jaiotako taldeak ere Gasteizen joko du ekainean.

Sei urte banatuta egon ostean, 2006an Billy Corganek taldekideak batu zituen, eta Zeitgeist lana kaleratu zuten. Dena den, Oceanía da The Smashing Pumpkinsen estudioko azken diskoa.

Aipatutako biak ez ezik, beste hainbat talde eta artistaren bisita ere jasoko du Mendizabalak, ekainaren 28an eta 29an: Gov't Mule, Rocket From The Crypt, Modest Morse, Alberta Cross, M Clan eta The Sword, besteak beste.

Orain arte baieztatutako kontzertuak:

Ekainak 28 eta 29:

THE BLACK CROWES

THE SMASHING PUMPKINS

GOV´T MULE

ROCKET FROM THE CRYPT

MODEST MOUSE

ALBERTA CROSS

M CLAN

THE SWORD

Sarrerak

Bi egunetarako bonua 54 eurotan (+ banaketa gastuak) dago salgai. Eskaintza hau urtarrilaren 29an bukatuko da.

Sarrerak ohiko tokietan eskuratu daitezke: Ticketmaster Sarea, www.ltinews.net, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Halcón Bidaiak bulegoak eta www.atrapalo.com.