2015/03/02

11:54

Azkena Rock 2021

Jaialdia

John Paul Keith eta D-Generation, Azkena Rock jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Chuck Ragan & The Camaraderiek bertan behera utzi du Mendizabalan ekainean ematekoa zen zuzenekoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azkena Rock 2015 jaialdiak beste bi talderen zuzenekoak iragarri ditu gaur: D-Generation eta John Paul Keith.

Lehenak, 1991ean New Yorken sortuak, punk rock, glam eta garaje musika estiloen aldeko apustua egin zuten hasieratik, eta, batez ere, agertoki gainean erakutsitako indarrari esker lortu zuten arrakasta. Horregatik, hainbat zigiluk erakutsi zuten taldearenganako interesa zutela.

1994an argitaratu zuten aurreneko diskoa, eta kritika oso onak jaso zituen arren, ez zuten aurreikusitako salmenta-kopurua bete. Gerora, diskoetxez aldatu ziren, baina arrakastaren giltzari heldu ezinik, 1999an banatzeko erabakia hartu zuten.

Dena den, 2011n berriro elkartu ziren, eta harrezkero indartsu dabiltza agertokiak astintzen.

Bestalde, John Paul Keithek Mendizabalan arituko dela baieztatu berri du. Hamar urte zituela hartu zuen lehendabizikoz gitarra. Chuck Berry edota B.B. King musikarienganako miresmena zeukan hark, eta rock klasikoaren alde egin izan du hastapenetatik.

Chcuk Raganek bertan behera utzi du kontzertua

Arrazoi pertsonalak tarteko, Chuck Ragan Azkena Rock Festibal jaialdian egongo ez dela jakin dugu. Barkamena eskatzearekin batera, hurrengo edizioan parte hartuko duela hitzeman du Raganek.

Kontzertuak

ZZTOP
TELEVISION performing Marquee Moon
L7
D-GENERATION
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
KVELERTAK
EAGLES OF DEATH METAL
JD MCPHERSON
REIGNING SOUND
THE DUBROVNIKS
OFF!
THE WHITE BUFFALO
JOHN PAUL KEITH
LEE BAINS III & THE GLORY FIRES
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Azkena Rock
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena