Azkena Rock 2024

Jaialdia

Motor Show ikuskizuna, doako kontzertuak eta dj onenak, Azkena Rocken

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Andre Mari Zuriaren Plazak hartuko dituen emanaldiak, motorzaleei zuzendutako ikuskizun berri bat eta Mendizabalako gauak itxiko dituzten disko-jartzaileen emanaldiak aurkeztu ditu Azkena Rockek.

  • Azkena Rock Festival 2012

    Azkena Rock Festival 2012

Ekainaren 17an eta 18an Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdiak The Who eta Primal Scream izango ditu kartelburu, baina musikatik haratago ere izango du publikoari zer eskaini. Izan ere, gaur bertan iragarri dutenez, Motor Show ARF ikuskizuna hartuko du jaialdiaren egitarauak. Gainera, Andre Mari Zuriaren Plazan doako kontzertuak egongo dira, eta Mendizabalara dj ezagunak gonbidatuko dituzte, gauak girotze aldera.

Hala, motorrak protagonista hartuta, Mendizabalan bertan egingo dute Motor Show ARF. Hortaz, Azkena Rockerako sarrera duten pertsona guztiek ikuskizuna gertutik jarraitzeko aukera izango dute. Halaber, Gasteiztik barrena 90 kilometroko ibilbide bat egingo dute motorzaleek, larunbatean, 11:00etatik aurrera.

Andre Mari Zuriaren Plazako kontzertuak

Julian Maeso eta Luke Winslow-King arduratuko dira Azkena Rock Festival jaialdia hiriaren erdigunera eramateaz, ostiralean eta larunbatean. Bi emanaldiak 13:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.

Disko-jartzaileak, Mendizabalan

The Sex Organsek itxi du behin-betiko aurtengo edizioko kartela.

 

Hala eta guztiz ere, esan gabe doa dj-ek ere leku garrantzitsua beteko dutela. Dj Bone, Head & Banger, Mr Fine Wine eta Chulina Diablo Dee Jay dira, hain zuzen, aurten arituko diren disko-jartzaileak.

Kontzertuak, egunez egun

Ekainak 17, ostirala

PRIMAL SCREAM/ DANZIG/ LUCINDA WILLIAMS/ GUTTERDÄMMERUNG featuring Henry Rollins/ BLACKBERRY SMOKE/ VINTAGE TROUBLE/ BUFFALO KILLERS/ DANIEL ROMANO/ JARED JAMES NICHOLS/ LUKE WINSLOW-KING/ THE LONDON SOULS/ LOS BRAZOS/ THE FLYING SCARECROW/DJ BONE/ HEAD & BANGER

Ekainak 18, larunbata

THE WHO/ IMELDA MAY/ RADIO BIRDMAN/ REFUSED/ 091/ SUPERSUCKERS/ THE SCIENTISTS/ FIELDS OF THE NEPHILIM/ MARKY RAMONE’S BLITZKRIEG 40 YEARS OF PUNK/ THE VINTAGE CARAVAN/ RAVENEYE/ SEX ORGANS/ COBRA/ THE MILKYWAY EXPRESS/ SUMISIÓN CITY BLUES/ MR. FINE WINE/ CHULINA DIABLO DEE JAY