Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Ekainean, Bilbon

Bilbao BBK Live Bereziakek doako kontzertuen egitaraua aurreratu du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Freedonia, Julian Meso, Anaut, Mucho eta Vinila Von Bismark arituko dira aipatu zikloan, ekainaren 3tik 25era.

  • Bilbao BBK Live 2015. Argazkia: EFE

    Bilbao BBK Live 2015. Argazkia: EFE

Bilbao BBK Live Bereziak musika-zikloa bueltan da, eta horri esker Kobeta menditik harago iritsiko da aipatu jaialdiaren giroa. Izan ere, Bilbo erdialdea ere girotuko du musikaz ziklo horrek. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta, esan bezala, Bizkaiko hiriburuko aretoetan egingo dituzte gehienak.

Freedonia taldeak abiatuko du zikloa, ekainaren 3an, Sonora aretoan. Astebete geroago, ekainaren 11n, hain justu, Julian Maesoren country, folk, blues eta rock doinuak nagusituko dira Santana 27 aretoan, Anautek Time goes on diskoa aurkeztuko baitu.

Halaber, Muchok eta Vinila Von Bismarkek hartuko dute parte Bilbao BBK Live Bereziak zikloan, ekainaren 17an eta 25ean, hurrenez hurren.

Egitaraua

Ekainak 3, Sonora aretoa (Astrabudua)

FREEDONIA

Ekainak 11, Santana aretoa

JULIAN MAESO + ANAUT

Ekainak 17, Erribera

MUCHO

Ekainak 25, Bilborock

VINILA VON BISMARK