Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Hirugarren eguna

Bilbao BBK Live prest da azken astindua emateko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Tame Impalaren, Foalsen eta Editorsen zuzenekoak ez ezik, Dekoten emanaldiak ere leku garrantzitsua beteko du hirugarren egunean.

  • BBK live giroa bigarren eguna

    BBK live giroa bigarren eguna

Nagiak ateratzeko ordua da, Bilbao BBK Live jaialdia azken egunari aurre egiteko prest baita.

Aurreko egunetako arrakasta ikusita, eta larunbata dela kontuan izanda, argi dago Bilboko jaialdi entzutetsuena musikazalez lepo egongo dela hirugarren egunean ere. Egitarauari erreparatzearekin nahikoa da milaka lagun Kobeta mendian bilduko direla jakiteko.

Hala eta guztiz ere, musikazaleek baino gehiago, musikariek eurek bereganatuko dute arreta, besteak beste, Tame Impala, Foals, Editors edota Courtney Barnett arduratuko baitira lehenengo eta bigarren agertokiak astintzeaz.

Apustu indartsua egingo du, halaber, Dekot taldeak. Maketa Lehiaketaren 25. edizioko irabazlea 17:45ean aterako da oholtzara, esperientzia berri batean murgiltzeko irrikaz.

Karpa-gunean, Correos, Yellow Big Machine eta Wolf Alice izango dira protagonista, eta McEnroe, Leon Benavente eta Triangulo de Amor Bizarro laugarren agertokira igoko dira.

Nolanahi dela, Basoan elkartuko dira hamaikagarren edizioa ixtera ausartuko diren parrandazaleak. Izan ere, aurreko egunetan bezala, ordu txikitan etxeratuko dira, behin kontzertuak bukatuta, Basoa gunera gerturatzen direnak.

Uztailak 9, larunbata

1. agertokia

17:45 Dekot

19:15 Courtney Barnett

21:30 Tame Impala

00:20 Foals

2. agertokia

18:25 Soleá Morente

20:20 Father John Misty

22:55 Editors

02:00 Soulwax

3. agertokia (Karpa)

17:30 Correos

18:30 Yellow Big Machine

20:25 Juventud Juché

23:10 Jagwar Ma

02:30 Wolf Alice

03:30 Bilbadino

05:15 2manydjs

4. agertokia

19:30 Soledad Vélez

21:00 Bad Breeding

22:30 McEnroe

00:00 León Benavente

01:45 Triángulo de Amor Bizarro

Basoa

17:00 Javi Green

18:30 JMII

20:30 Pional

22:45 CPI (Marc Piñol & Hugo Capablanca)

01:00 Agents of Time Live

02:00 Red Axes

04:30 Âme