Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailak 7

Plater dastagarriak dakartza Bilbao BBK Liven bigarren egunak

Luzia Zugadi | EITB.EUS

AEBn jaiotako The Killers taldeak Bilbao gunean joko du 22:45ean, Brandon Flowers buru dela.

  • Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: EFE

    Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: EFE

Biharamuna biharamun, kontzertuz jositako beste egun bat errepikatzeko prest daude Bilbo BBK Live-ra joango diren milaka musikazaleak. Jaialdian ohikoa den bezala, estilo aniztasuna nagusituko da gaurkoan ere, eta bertaratuko direnen askotariko gustua asetuko duten kontzertuak jasoko ditu Kobeta mendiak, 17:00etatik aurrera.

Azpimarratzeko modukoa da Izaro izango dela Heineken agertokiaren musika egitaraua abian jarriko duena, 17:45ean, eta Empty Files bilbotarrek gauza bera egingo dutela 17:30ean, Starman oholtzan. Hala eta guztiz ere, ez dira izango gaurkoan Kobetan joko duten euskal musikari bakarrak, Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak ere jaialdia astinduko baitu 00:25ean.

Naizoarteari begira, The Killers izango da, zalantzarik gabe, gaurko izarra, eta ia jaialdi osokoa ere. AEBn jaiotako taldeak Bilbao gunean joko du 22:45ean, Brandon Flowers buru dela.

Gainera, Fleet Foxes, Explosions in the Sky, Phoenix, Royal Blood eta Coque Malla izango dira jaialdiaren bigarren eguneko beste protagonistetako batzuk, Basoa argituko duten artistekin batera; Marvin & Guy eta Daphni, kasu.

Uztailak 7, ostirala

Bilbao

18:25 THE AMAZONS
20:20 FLEET FOXES
22:45 THE KILLERS
01:40 TRENTEMØLLER

Heineken

17:45 IZARO
19:15 EXPLOSIONS IN THE SKY
21:40 PHOENIX
00:30 ROYAL BLOOD

Starman

17:30 EMPTY FILES
19:15 JESSY LANZA
21:30 JENS LEKMAN
00:25 NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO
02:30 JOE GODDARD live
03:03 YAHAIRA DJ DANI LESS b2b DARK DJ
05:15 DANI LESS b2b DARK DJ

Ron Matusalem

19:30 ANÍMIC
21:00 CARLA MORRISON
00:20 COQUE MALLA
01:45 LOS PUNSETES

Basoa

17:00 BAWRUT
19:00 NICOLA CRUZ
22:00 MARVIN & GUY
01:00 DJ TENNIS
04:00 DAPHNI

bilbao bbk live 2017 uztailak 7