X

Irratia zuzenean

Bilbao BBK Live 2018: Florence and The Machine, uztailaren 12ko kartelburua

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Egitarau osoa

Florence and The Machine, Bilbao BBK Liveko azken kartelburua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/02/15

Gainera, Childish Gambino, Cigarettes After Sex, Mount Kimbie, Hot Chip Megamix, Friendly Fires eta beste hainbat talderen zuzenekoak iragarri dituzte eta egun bakoitzeko egitaraua zehaztu dute.

  • Whatsapp
  • Bidali

Florence and The Machine taldea izango da osteguneko kartelburua Bilbao BBK Live jaialdian. Espainiako Estatuan aurten emango duen zuzeneko bakarra izango da Bizkaiko hiriburukoa. Hori, ostera, ez da antolatzaileek gaur egindako iragarpen bakarra izan: Childish Gambino, Cigarettes After Sex, Mount Kimbie, Hot Chip Megamix eta Friendly Fires nazioarteko taldeak gehitu dituzte egitaraura, baita Euskal Herriko zenbait musikari ere. Dakizuenez, uztailaren 12tik 14ra egingo dute aurtengo edizioa Kobetamendin.

 

 

Esan bezala, egitaraua itxitzat eman dute eta kontzertuen eguneko banaketa ere zehaztu dute, jaialdia ospatzeko bost hilabete falta diren arren.

Sarrerak

135 euroan egongo da salgai hiru eguneko bonua, martxoaren 6ra arte. Hilaren 7tik aurrera, 155 eurora igoko dute hiru eguneko txartelaren prezioa.

Bestalde, eguneko sarrerak 60 euroan eskura daitezke.

Emanaldi gehiago

Besteak beste, Gaz Coombes, Porches, Fat White Family, Sophie, Let?s Eat Grandma, Meute, Maria Arnai eta Marcel Bages, Bad Gyal, Neuman, Bejo, Gengahr, Nilufer Yanya, Anteros, Morgan, Ed Is Dead, Las Odio, Nunatak, The Zephyr Bones, Greenclass taldeak gehitu dituzte azken orduotan egitaraura.

Euskal musikak ere izango du lekua Kobetamendin. Iseo & Dodosound nafarrak, Joe La Reina donostiarrak, Rural Zombies zestoarrak, Lukiek hirukote bizkaitarra eta Pet Fennec izango dira protagonista BBK Liven.

 

 

Egitaraua, egunez egun

Uztailak 12, 13 eta 14

Uztailak 12, osteguna

FLORENCE + THE MACHINE

ALT-J

CHILDISH GAMBINO

BOMBA ESTÉREO

CIGARETTES AFTER SEX

MOUNT KIMBIE

BAD GYAL

GAZ COOMBES

ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS

PARQUET COURTS

TEMPLES

ED IS DEAD (LIVE BAND)

LET?S EAT GRANDMA

LUKIEK

MARÍA ARNAL I MARCEL BEGÉS

MELENAS

MORGAN

QUENTIN GAS & LOS ZÍNGAROS

RURAL ZOMBIES

EDU ANMU

INNMIR

Basoa: MODESELEKTOR dj set/ PROSUMER/ OPTIMO/ SKATEBARD/ CORA NOVOA

Uztailak 13, ostirala

THE XX

THE CHEMICAL BROTHERS

DAVID BYRNE

FRIENDLY FIRES

FAT WHITE FAMILY

MEUTE

MEXRRISSEY

NEUMAN

PORCHES

SOPHIE

ANTEROS

BORROKAN

CAROLINA DURANTE

CECILIA PAYNE

GENGAHR/ NUNATAK

PET FENNEC

DARK DJ

HAL9000

ROCK NIGHTS

Basoa: BEN UFO/ HUNEE/ AVALON EMERSON/ DEKMANTEL SOUNDSYSTEM/ DJ FRA

Uztailak 14, larunbata

GORILLAZ

NOEL GALLAGHER?S HIGH FLYING BIRDS

BENJAMINE CLEMENTINE

FISCHERSPOONER

HOT CHIP MEGAMIX

JAMES

JUNGLE

ANA CURRA

BEJO

COOPER

NILÜFER YANYA

TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO

YOUNG FATHERS

ANEGURIA

GREENCLASS

JOE LA REINA

LAS ODIO

THE ZEPHYR BONES

YONAKA

DANILESS

DJ MATO

DJ GÖO

Basoa: JOHN TALABOT/ANTHONY/NAPLES/YOUNG MARCO/ SAMO DJ/ DANIEL BAUGHMAN

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena