Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 11tik 13ra

Weezer, Bilbao BBK Live 2019ko aurreneko iragarpena

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Uztailaren 11n, 12an eta 13an egingo dute datorren urtean Bilbao BBK Live jaialdia. Bonuak eskuragarri daude jaialdian bertan, 85 euroko prezio berezian.

Bilbao BBK Live jaialdia hasi da datorren urteko egitaraua argitzen: Weezer da, hain zuzen, iragarritako lehen taldea. Laukote estatubatuarrak emanaldi bakarra eskainiko du Espainiako Estatuan 2019an.

Iragarpen hori egiteaz gain, 2019ko jaialdiaren datak ere zehaztu dituzte antolatzaileek. Hala, uztailaren 11n, 12an eta 13an egingo dute jaialdia, eta dagoeneko eskuragarri daude hiru eguneko bonuak, 85 euroko prezio berezian. Hori bai, jaialdian bertan horretarako propio prestatutako saltokian soilik egongo dira eskuragarri abonamendu berezi horiek.

Weezerren ibilbidea

Weezer taldea 1992an sortu zuten Rivers Cuomo, Patrick Wilson, Brian Bell eta Scott Shriner kideek. Laukote kaliforniarra rock alternatiboaren ikur da AEBn. Gainera, belaunaldiz belaunaldi igaro da Weezerren musika ondarea, "Buddy Holly", "Island In The Sun" edota "El Scorcho" kantuei esker. Guztira, estudioko hamaika disko argitaratu dituzte.

Bien bitartean, Kobeta mendian ez da musikarik faltako gaur eta bihar. Atzoko kontzertuek arrakasta handia lortu ostean, beste bi saio luzeri aurre egiteko prest dira dagoeneko musikazaleak. Besteak beste, The xx, Gorillaz, The Chemical Brothers, Noel Gallager's High Flying Birds eta My Bloody Valentine arituko dira ostiral eta larunbatean.