X-conquis gaztea-X

X-conquis gaztea-X

ConquisGaztea

Conquis Komunitatea

Eman izena Conquis Korreoan!

EITB Media

"El Conquis"en fana zara? Inork baino lehen jaso nahi dituzu edukiak? Saioaren jarraitzailea izateagatik abantailak izan nahi dituzu? Eman izena Conquis Korreoan, eta hauen berri jasoko duzu astero.

0:22
Eman izena Conquis Korreoan!

17 denboraldi arrakastatsuren ostean, saioaren jarraitzaile sutsuenei zerbait eskaintzeko garaia iritsi da. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren komunitatea oso handia da, eta erakutsiko dugu.

CONQUIS KORREOAn alta egiteko aukera ematen dizuegu. Astero jasoko duzuen newsletter bat izango da, maiatzaren 4ean hasita. Bertan, atalaren laburpentxo bat, parte hartzeko eduki bat, saria lortzeko aukera emango duena, azken astean sare sozialetan gertatutakoaren bilduma bat, eta baliteke aurrerapentxoren bat ere egotea.

Formularioa betetzea erraza da. Izena, abizena, e-maila, telefonoa (sariak banatzerakoan kontaktuan ipintzeko) eta herria. Bidali, alta konfirmatzeko posta elektronikoa berretsi eta, listo, Conquiseko Komunitatearen partaidea izango zara!

Hemen hasten da "Conquis"eko komunitatearen abentura. Ez duzu galduko, ezta?