X-conquis gaztea-X

X-conquis gaztea-X

ConquisGaztea

Gaztea x Conquis

Iker Eguaras da “El Conquis 18”ko lehen lehiakidea, Gazteako entzuleek hala erabakita

Gaztea

Astebetean, 13.211 boto eskuratu ditu gazte iruindarrak.

  • Iker Eguaras

    Iker Eguaras. Argazkia: Gaztea

Iker Eguaras iruindarra izango da "El Conquistador del Caribe"ren 18. edizioko lehen lehiakidea, Gazteako entzuleen 13.211 boto eskuratuta.

Azken astean martxan jarritako bozketan, Leire Altuberekin eta Jon Azpirozekin lehiatu da bozketako irabazlea. Azken zenbaketan, Altubek 12.779 boto izan ditu; eta, Azpirozek, 2.544.

Julian Iantzirekin, "El Conquistador del Caribe"ko aurkezlearekin, batera jakin dugu nor izango den aurtengo lehen lehiakidea, Gazteako "Gu" saioan.

Bideokasting ikusgarria prestatu zuen gazte iruindarrak ETB2ko saiorik ospetsuenean parte hartzeko, eta horregatik hautatu zuten Gazteako bozketan parte hartzeko hautagai. Bertan, eskiatzen, eskalatzen, dantzatzen eta ikurriña eusten ikusi dugu Iker Eguaras.