Dantzan

Dantzan

Dantzan

Finala

Abian da Gaztea Dantzan lehiaketaren final handia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hogei finalisten izenak iragarri ditugu, eta bihartik aurrera zuen botoak jasotzen hasiko gara.

Lan nekeza izan da Gaztea Dantzan lehiaketaren finalistak hautatzea. Izan ere, maila handiko koreografiak jaso ditugu bigarren edizio honetan; pausoak ondo koordinatuta eta mugimenduak behar bezala sinkronizatuta dituzten dantzaldiak, alegia.

Horregatik, 50 bideoan artean 20 soilik aukeratzea ez da erraza izan epaimahairentzat. Halere, kosta ahala kosta, dagoeneko iragarri dituzte final handian lehiatuko diren hogei bideo-lanen izenak.

Hain zuzen ere, Didan eman dute finalisten izenen berri, eta, irratsaioa entzuteko aukerarik izan ez duzuenontzat, Gaztearen webgunean ere jaso ditugu finalisten izenak, baita bideoak ere.

Hartara, une horretatik aurrera, bozketa-faseari ekingo diogu. Dakizuenez, hiru irabazle aterako dira bigarren eta azken fase honetan, zuen botoei esker: lehenak 1.000 euro lortuko ditu; bigarren sailkatuak, 500 euro, eta hirugarrenak, 300 euro.

Horrez gain, epaimahaiak 750 eurorekin sarituko du koreografia onena; 500 eurorekin bakarlari edo bikote onena, eta beste 500 eurorekin bideorik onena.

Bozkatzeko azken eguna azaroaren 18an izango da (egun hori barne), eta egun bat geroago jakingo ditugu irabazleen izenak.

Sailkatutako 20 lanak:

-"Brain"

-"Don't Tell em"

-"Dancin"

-"Ghost writer"

-"Loud Pipes"

-"I see fire"

-"Booty had me like"

-"Countdown"

-"Mundu berri bat"

-"Policeman"

-"Do you wanna dance?"

-"Acabaras como siempre"

-"Baby baby"

-"Lush life"

-"Zombiak"

-"Kalean mugitu, dantzatu"

-"Light it up"

-"Tell Dady"

-"BBHMM"

-"Forward thinking"

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena