Destination EH

Destination EH

Destination EH

Lehiaketa berezia

Nola egin 'Destination EH' bideoa?

I.U.

Parodiak, 'Time Lapse' lanak, lipdubak, 'tilt-shift' estiloko bideoak... Edozein generok balio du!

'Destination EH' operazioa ipini dugu martxan Gaztean. Oporretara joateko toki bila gabiltza, eta urrutira joan gabe, Euskal Herrian bertan geratu nahi dugulako. Hortaz, zuen herri edo hirietako aurkezpen bideoak nahi ditugu.

Sarean adibide ugari aurkitu ditugu, eta zuei laburbildu nahi dizkizuegu, ideiak izan ditzazuen.

Zuen herria edo hiria parodia batean saldu dezakezue, umorez, eta irudimena erabilita. Hori egin dute Granadako talde batek 'Granaino style' bideoan.

'Time lapse' teknika erabilita egindako muntaiak ere onartuko ditugu 'Destination EH' lehiaketan. Zinemagintzan eta argazkilaritzan oso ezaguna da metodo hori. Sestaoko txokoak aurkezten dituen adibide batek erakusten duen moduan, ekintza eta toki guztiak oso azkar igarotzen dira irudietan, eta hori da berezitasuna.

Azken boladan oso modan dauden lipdubek ere balio dute. ''American pie'' abesti mitikoa erabilita 'Gran Rapids Lipdub' lana ikusi dugu Interneten, esaterako. Aukeratu gustuko duzuen abesti bat, bildu lagun artean, eta aprobetxatu primeran pasatzeko.

Orain arte azaldutako adibideak ez bazaizkizue atsegin, zergatik ez duzue tilts-shift batekin proba egiten? Argazkilaritzan erabiltzen den teknika horri esker, maketa efektua lortu daiteke, objektibo bereziak erabilita. New York hiria erakusten duen bideo polit bat aurkitu dugu.

Ez ahaztu 'Destination EH' ekimena bi anai kaliforniarrek 'My Destination' lehiaketara aurkeztutako bideo batean oinarrituta dagoela. Donostian bizi ostean, Gipuzkoako hiriburuko leku esanguratsuenak deskribatu dituzte, eta irabazi egin dute.

Adibideak adibide, kontuan izan zuen herri edo hiria saltzea eta aurkeztea dela garrantzitsuena. Non, nola eta noiz? Hori, zuen esku! Ekainaren 14ra arte duzue epea bideoak webgune berezira igotzeko! 2.500 euro daude jokoan!