gadgetak

Games

Abuztuak 29, bideo-jokoen nazioarteko eguna. Zorionak denoi!

Xabi Unanue

Pentsatzen jarrita, bideo-jokoek gure bihotzean lekutxo bat dute. Batzuenetan gehiago besteenetan baino, baina denok jokatu dugu inoiz. Horregatik, zorionak denoi!

2008. urtean ezarri zuen aldizkari editorialak batek egun hau, baina protagonistak ez dira haiek gu baizik. Fifaren sagarekin izerdia bota baduzu, Super Mario iturginarekin printzesa salbatu baduzu edo Gran Thef Auton gaiztakeriak egin badituzu inoiz, gaur zure eguna da.

Eta kontutan hartu joko hauek ez direla kontsoletan bakarrik ikusten, poltsikoan duzun telefonoan ere entretenimenduz betetako aplikazioak ere badaudelako. Beraz, Candy Crush zalea bazara, zu ere gure taldean zaude.

Euskal Herria, bideo-jokoen lurraldea

Askok pentsatuko duzue gure inguruan joko gutxi egiten direla, baina oker zaudete. Digipen unibertsitatea, mundu zabalean bideo-joko garatzaileak prestatzen dituen unibertsitatea Zierbenan baitago.

Fun&Serious festibala Bilbon egiten da. Eta hau gutxi balitz Tabakalerak ere badu bideo-jokoen sekzioa.

Beraz, sortzailea bazara, jokalaria bazara, edo inoiz jokoren batera jokatu baduzu, gaur zure eguna da! Zorionak!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea