gadgetak

Berritasunak

WhatsAppek jakinarazpena bidaliko dio erabiltzaileari bere mezu bat birbidali denean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Hain zuzen ere, mezu originalaren izenburua aldatu egingo da. Android, iPhone eta Windows Phone sistema eragilea duten telefono mugikorretan egongo da erabilgarri funtzio hori.

WhatsAppek bi modu ditu beste erabiltzaile batekin izan dugun elkarrizketa hirugarren pertsona batekin partekatzeko. Aukeretako bat pantaila-irudi edo argazki bat egitea da. Bigarrena, berriz, mezua birbidaltzea. Dena den, pribatutasuna hobetze aldera, bigarren aukera hori baztertu egin du berehalako mezularitza zerbitzu ezagunak.

WABetaInfok eman duen informazioaren arabera, erabiltzaileak jakinarazpena jasoko du bere mezu bat birbidali denean. Hain zuzen ere, mezu originalaren izenburua aldatu egingo da. Android, iPhone eta Windows Phone sistema eragilea duten telefono mugikorretan egongo da erabilgarri funtzio hori.

Instagramen eta Snapchaten ere antzeko zerbait gertatzen da istorioetako pantaila-argazkiak egiten direnean.

Alabaina, WhatsAppen kasuan, pantaila-irudien aukera bideragarria izango da oraindik ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • WhatsApp berriak