gadgetak

Berritasunak

157 emotikono berri, urtea bukatu orduko

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Besteak beste, pertsonaia ilegorriak ikusiko ditugu aurrerantzean, baita burusoilak edota ilezuriak ere. Gainera, erratzak, komuneko papera edota gatzontzia gehitu dituzte.

  • emojis

2.0 komunikazioan oinarrizko bihurtu dira emotikonoak, eta hori ikusita emoji unicoderen 11.0 bertsioak 157 ikur berri dakartza. Hala, aplikazio eta sistema eragile bakoitzak emotikono berri horiek egokitu ahal izango ditu, teknologian adituak diren hainbat iturrik jakitera eman dutenez.

Besteak beste, pertsonaia ilegorriak ikusiko ditugu aurrerantzean, baita burusoilak edota ilezuriak ere. Gainera, erratzak, komuneko papera edota gatzontzia gehitu dituzte.

Berritasunen artean daude, baita ere, lau bihozdun aurpegitxoa, beroagatik gorritutako aurpegia edota jai giroan murgildutako pertsonaren ikurra. Mozorroek ere izango dute lekurik "emoji" berrien artean.

Animaliei dagokienez, otarrainak, llamak eta kanguruak batu dira. Bestalde, jaki berriren batzuk ere aurkituko ditugu.

Esan bezala, gaurtik aurrera egongo dira erabilgarri emotikono horiek, baina horretarako aplikazio bakoitza bertsio berri horretara egokitu beharko da. Aurreikusitakoaren arabera, ekaina eta abuztua bitartean helduko dira Twitterrera, EmojiOnera, facebookera eta Microsoftera. Googlek eta Applek, berriz, iraila eta abendua artean estreinatuko dituzte, eta litekeena da Whatsapp izatea azkena "emojiak" berritzen.