gadgetak

Berritasunak

WhatsAppek bideoak ikusteko modu berria estreinatuko du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Youtubeko eta Instagrameko bideoak elkarrizketan bertan ikustea ahalbidetuko du WhatsAppek, iPhone berrienetan gertatzen den bezala.

Beta bertsioan probak egiten ari dira oraindik, baina badirudi "picture in picture" funtzioa aurki helduko dela WhatsAppera. Youtubeko eta Instagrameko bideoak elkarrizketan bertan ikustea ahalbidetuko du horrek, iPhone berrienetan gertatzen den bezala.

Alegia, erabiltzaileak elkarrizketarekin jarraitzeko aukera izango du bideoak ikusten ari den bitartean.

Esan bezala, Android sistema eragileak ez du oraindik halakorik ezagutu, baina WABetaInfok jakitera eman du laster estreinatuko duela aipatu funtzioa.