Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Diskoa

Disko onena: Plastic Drama, Nola Galdu Denbora, Atera eta Zugzwang

Gaztea

Belakoren "Plastic Drama", Skakeitanen "Nola Galdu Denbora", Zea Maysen "Atera" eta Willis Drummonden "Zugzwang" lanek lortu dute izendapena disko onenaren kategorian.

  • Disko onenaren atalean izendatuak

    Disko onenaren atalean izendatuak

Gaztea Sarien aurtengo edizioan "Disko onena"ren kategorian parte hartuko duten lanak jakinaraziko ditugu jarraian. Sari-banketa azaroaren 26an izango da, eta azaroaren 3tik aurrera botoa emateko aukera jarriko dugu martxan webgunean.

1. Plastic Drama (Belako)

Belako talde bizkaitarraren sinadura du Plastic Drama diskoak, bizkaitarren estudioko laugarrena 2011n abiatutako ibilbidean. Maiatzaren 8an kaleratzekoa zen arren, udazkenera arte itxaron behar izan dute, pandemiaren ondorioz. Dena den, hilabete hauetan, abestiak aurreratzen joan dira, autozineetan kontzertu-bira txiki bat egiteaz gain. "All Nerve", "The Craft" eta "Tie Me Up" kantuek osatzen dute proiektua, besteak beste.

Plastic Drama diskoaren portada

2. Nola Galdu Denbora (Skakeitan)

Ruben Caballerok eta Skakeitan taldeak berak ekoiztutako proiektua da Nola Galdu Denbora, donostiarren laugarren diskoa. Londresko Eastcote estudioan nahastu zuen Eliot Jamesek. "Ezpainetan Odola" abestia izan zen guztira zazpi pieza biltzen dituen disko honen aurkezpen singlea.

Nola Galdu Denbora diskoaren portada

3. Atera (Zea Mays)

2019ko azaroan iritsi zen laukote bilbotarraren hamargarren diskoa (estudioko bederatzigarrena). Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten, Carles "Campi" Campon ekoizlearekin. Hamaika kantuk osatutako bilduma dantzagarria da Atera, aurkezpen proposamenetik hasita: "Kea".

Atera diskoaren azala

4. Zugzwang (Willis Drummond)

Alemanierazko izenburua du Iparraldeko hirukotearen seigarren diskoak. Ajedrez jokoan, jokalariaren egoera okertuko duen derrigorrezko mugimendua da "Zugzwang", alemanieraz esanda. Portadaren irudia ere bitxia da, hiru taldekideen aurpegiko zatiekin egindako muntaia ageri baita. Letra errealistak islatu dituzte proiektuan, gai anitzak landuta: feminismoa, immigrazioa eta turismoa, besteak beste.

Zugzwang diskoaren azala