Albisteak

Bi egunetakoa

2013ko Azkena Rockeko bonuak, salgai

A.G.

Ekainaren 28an eta 29an ospatuko den jaialdirako txartelak jada eskuragai daude.

  • Iaz Azkena Rocken izan zen Ozzy Osbourne

    Iaz Azkena Rocken izan zen Ozzy Osbourne

2013ko Azkena Rock jaialdiak zehaztuta du hitzordua: ekaineko azken asteburuan egingo da, ekainaren 28an eta 29an, alegia, Gasteizko Mendizabala barrutian. 12. jaialdiak, beraz, egun bat gutxiago izango du.

Salgai daude kontzertu sortarako bonuak. 2 egunetarako txartelak 54 euroren truke (+ banaketa gastuak) lortu ahal izango dira. Salneurri horrek urtarrilaren 29ra arte iraungo du. Gainera, ARF Passport txartela dutenek 5 euro gutxiago ordainduta lortu ahal izango dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak eskainitako Kultura Bonuarekin ere erosi ahal izango dira Azkena Rockeko 2 egunetarako bonuak, urtarrilaren 18a baino lehen.

Ohiko lekuetan izango dira salgai sarrerok: Ticketmaster, www.ltinews.net, www.atrapalo.com webguneetan; FNAC, Carrefour, eta HalconViajes saltokietan; eta 902 15 00 25 telefono zenbakian.