Albisteak

Jaialdia

Christina Rosenvinge eta Mobydick, gaur, MAZ Basaurin

L.Z.

We Are Standard eta Mendetz taldeen bisita jaso ostean, Christina Rosenvinge eta Mobydick izango dira aste honetako protagonistak.

  • Christina Rosenvinge. Argazkia: EFE

    Christina Rosenvinge. Argazkia: EFE

Iragan astean abitautako MAZ Basauri musika zikloak beste bi emanaldi hartuko ditu gaur. Ohi bezala, kontzertuak Social Antzokian (Basauri) izango dira.

Hain zuzen ere, Christina Rosenvinge eta Mobydick igoko dira taula gainera, 21:00etatik aurrera. Datorren asteko saioan, berriz, Catpeople eta Najwa taldeen txanda izango da, eta azken egunean, maiatzaren 24an, Ivan Ferreirok eta Garik abestuko dute.

Gainera, maiatzaren 11n eta 18an, kale kontzertuak egongo dira. Emanaldi hauek doakoak izango dira.

Egitarau osoa:

MAIATZAK 10:

Christina Rosenvinge eta Mobydick

MAIATZAK 17:

Catpeople eta Najwa

MAIATZAK 24:

Ivan Ferreiro eta Gari