Albisteak

Disko berriak

Audience taldea 'Mistress Games' lanarekin itzuli da

L.Z.

"When I Rule The World" kantuarekin aurreratu zuen talde bizkaitarrak lan berria.

9:34
Audience: Mistress Games

Audience taldeak prest dauka jada lan berria. Aurrerapen gisa, Mistress Games diskoko "When I Rule The World" kantuaren bideoklipa estreinatu zuen, eta gaur proiektu berria aurkeztu du.

Euskal Herrian eta AEBetan grabatu du bosgarren diskoa talde bizkaitarrak.

2010ean eta 2011n Bidehuts diskoetxearekin A Shake In Calm Water eta Amerikanuak kaleratu ostean, Mistress Games lana du orain esku artean. Disko honetan zuzeneko abestiak zuzenean eta formatu analogikoan grabatu dituzte.

Esan bezala, gaur bertan kaleratu dute diskoa, eta udan kontzerturik kontzertu ibiliko dira.