Albisteak

Kontzetuak

The Zombie Kidsek Gaztea Gaua girotuko du gaur, Bilbon

L.Z.

Txurdinaga auzoko Europa Parkean du hitzordua gaur Gazteak. Bertan Oihan Vega izango da gaua girotzen, eta ondoren The Zombie Kids taldeak joko du.

0:26

Bilboko Aste Nagusiak bosgarren eguna du gaur, eta aurreko egunetan bezala, goizetik hasi eta gauerdira bitartean hainbat ekitaldi izango dira Bizkaiko hiriburuan.

Gaurko gaua, ordea, berezia izango da. Izan ere, Gaztea Gaua ikuskizuna egingo da 00:00etatik aurrera. Bilboko Europa Parkean (Txurdinaga auzoan) du hitzordua Gazteak. Han Oihan Vegak emango dio hasiera festari, eta honen ostean The Zombie Kids taldearen zuzenekoak hartuko du lekua.

Bestalde, Willis Drummond eta Belako Algara konpartsak arituko dira, eta Josh Rouse Kafe Antzokian egongo da.

Musikarik onenaz gozatu nahi baduzu, planik onena, Gaztea Gaua!

Konztertuen egitaraua:

Asteazkena, abuztuaren 21ean:

00:00etan: 'Gaztea Gaua' +  The Zombie Kids (Europa Parkea-Txurdinaga)

23:30ean: Willis Drummond + Belako (Algara konpartsa)

20:00etan: Ultraligeros + Peligro Martínez (Bilborock)

23:00etan: Josh Rouse + The Fakeband + Garrett Klahn (Kafe Antzokia)

Osteguna, abuztuaren 22an:

00:00etan: Aste Nagusi Dance (Europa Parkea - Txurdinaga)

20:00etan: Maderacore + Señores (Bilborock)

Ostirala, abuztuaren 23an:

00:00etan: La Pegatina (Europa Parkea - Txurdinaga)

23:30ean: Arrebato (Abandoibarra)

20:00etan: Undécimo Mandamiento + B.C. Bombs (Bilborock)

23:00etan: The Riff Truckers + Mobydick Band (Kafe Antzokia)

Larunbata, abuztuaren 24an:

23:30ean: Fangoria + Nancys Rubias (Abandoibarra)

00:00etan: Auryn (Europa Parkea - Txurdinaga)

20:00etan: Airless + Quaoar (Bilborock)

23:00etan: Cápsula + The Allnighters + Screamin' George & The Hustlers (Kafe Antzokia)