Albisteak

Zuzenekoen egitaraua

Euskal musikak hitzordua du Ahotsenean, igandera arte

Luzia Zugadi

Besteak beste, Eñaut Elorrieta, Esne Beltza eta EH Sukarra arituko dira euskal sortzaileen gunean igandera arte izango diren zuzenekoetan.

Durangoko Azokak ireki ditu ateak, eta honako hau da Ahotsenea sortzaileen guneko aurtengo egitaraua.

Seigarren urtez, euskal musikaren topaleku bihurtuko da Ahotsenea, eta aurten ere kontzertuak eta aurkezpen-solasaldiak hartuko dituzte bertan.

Igandera arte, euskal literaturaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute hara joaten gerturatzen direnek. Ohi bezala, Landako erakustazokaren aldameneko karpan antolatuko dituzte Ahotsenea guneko ekintzak.

Egitaraua

Abenduak 7, larunbata

Arratsalderako hainbat kontzertu daude iragarrita: Emon, Glaukoma, Izaki Gardenak, Sermond's, Danba, Eñaut Elorrieta eta Igelaren Banda, besteak beste.

Abenduak 8, igandea

Azken egunean, Nabilek, Joseba B. Lenoirrek eta Kasikek girotuko dute Ahotsenea.