Albisteak
Aurrerapena
Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: ''Bihotz''
I.U.
Elkarlanean egindako diskoaren aurrerapen abestia aurkeztu dute
-
Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatutako diskoko aurrerapen kantua entzungai dugu Gaztean: ''Bihotz''. Azaroaren 8an aurkeztuko dute proiektua, eta emaitza KlasikAT zikloaren baitan entzun ahal izango dugu zuzenean.
Honako hauek dira oraingoz aurreikusi dituzten emanaldiak:
Abenduak 3: Donostia (Kursaal Auditorioa)
Abenduak 4: Iruñea (Baluarte Auditorioa)
Abenduak 5: Bilbo (Euskalduna Jauregia)
Abenduak 12: Gasteiz (Principal Antzokia)
Abenduak 13: Donibane Lohitzune (Jai Alai)
Iruñeko kontzerturako sarrerak Ticketmaster sarean eros daitezke; Donostia, Bilbo eta Gasteizko emanaldietarako, berriz, Kutxabanken.