Albisteak

Disko berria

Urtz taldearen itzulera

Luzia Zugadi

Hamar urteko isilunearen ostean, talde gipuzkoarrak Astiro diskoa kaleratuko du, Durangoko Azokara begira. Hemen duzue lan berriaren aurrerapena.

1:24

Abesti eta disko berriarekin itzuliko da Urtz. Hamar urte agertokietatik kanpo eman ostean, Astiro lana kaleratuko dute, Durangoko Azokara begira. Diskoa Baga-Biga diskoetxearen eskutik helduko da.

Pasaitarren azken proiektuak 2003an ikusi zuen argia. Bilborock aretoan grabatutako zuzeneko diskoa argitaratu zuten orduan. Hamar urte geroago, estudioan dira berriro, eta grabazioetako irudiak ez ezik, lan berrian jasoko duten abestietako baten aurrerapena aurkeztu digute.

1988an jaio zen Urtz, eta 1992an kaleratu zuten lehenengo lana (Ekaitzaren garrasia), Gor diskoetxearekin. Sekulako arrakasta izan zuten garai hartan, eta, horretaz jabetuta, Hautsa astinduz diskoa grabatu zuten 1994an. Besteak beste, 'Kaixo!', 'Hautsa astinduz' eta 'Bizitzarekin dantzan' kantuak jaso zituzten bertan.