Albisteak

Bira eta diskoa

Zeintzuk dira Queens of the Stone Age taldeak 2014rako dituen asmoak?

Luzia Zugadi

Udan Europatik kontzertu bira egingo du talde estatubatuarrak, eta irailean estudioan sartuko da.

Sei hilabete igaro dira Queens of the Stone Age taldeak Like a clockwork lana kaleratu zuenetik, eta badirudi estatubatuarrek ez dutela atsedenik hartzeko asmorik.

Rolling Stone aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean Josh Homme taldeko buruak azaldu duenez, dagoeneko prest dituzte disko berri baterako kantuak. Horrenbestez, uda bukatu ostean, estudiora sartuko direla argitu du Hommek.

Dena den, lehendabizi bira egingo du Queens of the Stone Agek. Irailera bitartean, mundu osoan zehar, azken diskoko abestiak aurkezten arituko dira, eta udan Europa zapalduko dute. Oraindik, ordea, ez dute Euskal Herritik gertu emanaldirik iragarri.