Albisteak

Kontzertua, Zurriolan

Manu Chao Donostian izango da, uztailaren 9an

Luzia Zugadi

Donostiako Piratek antolatuta, Zurriolan doako kontzertua eskainiko du Manu Chaok udan.

Jai herrikoien aldeko eguna iragarri dute Donostiako Piratek, uztailaren 9rako, eta Manu Chaoren kontzertua izango da egun horretako protagonista nagusia.

Elkartasuna ardatz izango duen festa antolatzea dute helburu, eta horretarako, artista ezagun honen doinuekin girotuko dute Gipuzkoako hiriburua.

Kontzertua Zurriolan egingo dute, eta sarrera doakoa izango da. Izan ere, Donostian antolatzen diren ekimenak doakoak izatearen aldeko apustua egiten dute Piratek.

Aipatutako zuzenekoa ez ezik, ekintza gehiago ere antolatuko dituzte, uztailaren 9koa elkartasun jaialdi garrantzitsu batean bilakatu nahi dutelako. Dena den, oraingoz iragarpen bakarra egin dute, baina aurreikusitakoaren arabera, aurki aurkeztuko dute egitarau osoa.