Albisteak

Aste honetan

Gatiburen 'Euritan Dantzan'ek Top Gazteako lehen postuan jarraitzen du

eitb.com

Zerrandaren gailurrean da bigarren astez jarraian gernikarraren abesti hau. Bestalde, Berri Txarraken 'Lemak, aingurak' bigarren postuan mantendu da.  Avicciren 'The Days' lana, hirugarren.

5:11

Aste honetan ere Gatibu aurkitzen dugu Top Gazteako zerrenda irekitzen. Gernikarren 'Euritan dantzan' abestiak lehen postuan jarraitzen du bigarren astez jarraian. Berri Txarraken 'Lemak, aingurak' ere, bigarren postuan mantendu da. Lehen bi postuetan aurreko asteko kanta eta talde berdinak ditugun arren, hirugarren postuan aldaketa egon da, eta Avicciren 'The Days' lanak betetzen du gure zerrendako hirugarren tokia. 

Hirugarrenetik laugarren postura jaitsi da Meghan Trainor abeslariaren 'All about That Bass' kanta. Maroon 5 taldekoek, aldiz, bosgarren postuari eutsi diote  'Animals' abestiarekin. Vendetta taldearen 'Leña al fuego' abestiak seigarren postuan jarraitzen du aste honetan, eta Calvin Harris eta John Newman artisten 'Blame' abestiak, zazpigarren tokiari eutsi dio.

Hurrengo hiru postuetan, aste honetan gora egin duten hiru lan ditugu: One Directionen 'Steal my Girl'abestia gure ohorezko lehen hamar sailkatuen artean sartu zen iragan astean eta orain zortzigarren posturaino igo da. Hamaikagarren postutik bederatzigarrenera igo da David Guetta eta Sam Martin artisten 'Dangerous' lana. Tove Loren 'Habits (Stay High)' kantak ere bi postu igo ditu aste honetan, eta hamargarren postuan kokatu da.

 

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Hesian: 'Ez etsi'

12. Taylor Swift: 'Shake It Off'

13. Altxatu: 'Hitza' Ariana Grande feat. Zedd: 'Break Free'

14. Ed Sheran: 'Thinking Out Loud'

15. Sheppard: 'Geronimo'

16. Sam Smith: 'I'm Not The Only One'

17. Ariana Grande feat. Zedd: 'Break Free'

18. Jessie J, Ariana Grande eta Nicki Minaj: 'Bang Bang'

19. Zea Mays: 'Ilunetan'

20. The Script: 'Superheroes'


Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Skakeitan: 'Iraganeko'

- The Avener: 'Fade Out Lines'