Albisteak

Aste honetan

Vendettaren 'Leña al fuego' abestia, Top Gazteako lehen postuan

eitb.com

Ed Sheran artistak jaso du bigarren lekua, 'Thinking Out Loud' kantuarekin, eta hirugarrenean da, aldiz, David Guetta eta Sam Martin bikotearen 'Dangerous' lana.

Aste honetan, Vendetta talde nafarraren 'Leña al fuego' kantak lortu du Top Gazteako zerrendaren burua. Ed Sheran artistak jaso du bigarren lekua, azken asteotako gorako bideari eutsiz. David Guetta eta San Martis artistek, ostera, lehen postuari agur esan eta hirugarrenean gelditu dira, euren 'Dangerous' lanarekin.

Zerrendan aurrera jarraituz, Tove Loren 'Habits (Stay High)' abestia dugu laugarren postuan, joan den astean baino bi postu gorago, hain zuzen ere. Aste honetan, baina, gorako nabarmena egin dutenak Marc Ronson eta Bruno Mars dira, 'Uptown Funk' lanak bosgarrean lekua eskuratu baitu asteon, hamaikagarren lekuari agur esan. Jarrain Gatibu taldekoak ditugu, seigarrenean, 'Euritan dantzan' abestiarekin.

Zazpigarren postura jauzi eginez, Maroon 5 taldekoen 'Animals' lanarekin egingo dugu topo, joan den astetik bost postu atzera eginda. Berri Txarraken 'Lemak, aingurak' kantak, berriz, postu bat galdu eta zortzigarren postuan dago aste honetan. Joan den asteko postuei eutsita datoz, bestetik, Sam Smith artista eta Altxatu, 'I'm Not The Only One' lanarekin bederatzigarrenean baita lehena eta 'Hitza' kantarekin aste honetan ere gure zerrendako lehen hamar ohorezko postua itxiz baitator bigarrena.  eta aste honetan ere.

Aviciiren 'The Days' kantak ere,

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Hozier: 'Take Me To The Church'

12. Echosmith: 'Cool kids'

13. Avicii: 'The Days'

14. Imagine Dragons: 'I Bet My Life'

15. Skakeitan: 'Iraganeko'

16. Ariadna Grande ft The Weeknd: 'Love me harder'

17. One Republic: 'I lived'

18. One Direction: 'Steal my Girl'

19. Calvin Harris Ft. Ellie Goulding: 'Outside'

20. Sheppard: 'Geronimo'


Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Olly Murs feat Travie McCoy: 'Wrapped Up'

- Meghan Trainor: 'Lips Are Movin'