Albisteak

Izendapenak

Columpio Asesino eta Belako, Musika Independentearen sarietan lehian

N.V. - L.Z. | EITB.EUS

Hiru izendapen dituzte nafarrek. Mungiarrak eta Joe La Reina, berriz, artista berrien sailean lehiatuko dira Espainiako Estatuko industria diskografiko independentearen sarietan.

  • El Columpio Asesino. Argazkia: Mushroom Pillow

    El Columpio Asesino. Argazkia: Mushroom Pillow

Espainiako Estatuko Musika Independentearen sarietako finalisten izenak ezagutarazi dituzte. Maiatzaren 11n banatuko dira sariak, eta kategoria bakoitzean epaimahaiak hautatutako bost finalista lehiatuko dira. Horien artean, jarraitzaileen botoek erabakiko dute zein izango diren aurtengo edizioko sarituak. Pop, rock, metal, munduko musikak, jazz, rap, flamenko, elektronika eta musika klasikoa sailetan, ostera, epaimahairen esku egongo da irabazleak aukeratzea.

Hautagaien artean hainbat euskal abeslari eta talde daude. El Columpio Asesino, adibidez, disko, artista eta zuzeneko onenen sailetan lehiatuko da. Gainera, Belakok eta Joe La Reinak artista berri onenaren saria eskuratzeko aukerak dituzte.

Bestalde, Berri Txarrak, Gatibu, Joseba Irazoki, Kepa Junkera eta Ruper Ordorika dira euskarazko disko onenaren sailean izendatu dituzten artistak.

Euskal musikarietatik aparte, besteak beste, Vetusta Morla, Nacho Vegas, Novedades Carminha, Neuman, Los Punsetes eta Txarango daude finalisten artean.